XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOTZAI JAUNA - Bai, Amaia! Bañan agiri orrek ez du Gartzi-Ximeno betetzen!.

- Ezagutzen dituzu euskaldunak! Eta Gartzi-Ximeno euskalduna dezu azal eta mami!.

- Ontzat ematen ba'du ere, gure erregearen erabakia, ala ere, gure erregea ez dala iñor, dio berak Euskal-erri'ko erregea edo buruzagia izendatzeko!.

- Euskaldunen lana dala ori, ta euskaldunak atzo aukeratu zutela buruzagitzat Teodosio!.

RANIMIRO - Teodosio?
GOTZAI JAUNA - Bai! Atzo ezkondu bait-zan Butron'go Amaia'kin,,!.

RANIMIRO - Ez al'da ba, nere illoba ori, bataiatu gabea?.

GOTZAI JAUNA - Ez, Ranimiro! Butron'go Amaia bataiatu zan, eta aren aita-amak ere, bai!.

- Ta auxe da, euskaldunen artean, Teodosio'k bere-alde duan garaipenik aundiena!.

RANIMIRO - Ez dira auek, gauza auek aipatzeko uneak, bañan euskaldunen erregiña izateko eskubide guztiak, onek (Amaia'gatik) dauzka, ta ez beste iñork!.

- Bañan utzi ditzagun, gaurkoz, gauza auek alde-batera!.

- Nik ez det uste Teodosio'k gure buruzagia izan leikenik!.

GOTZAI JAUNA - Orixe esan diot nik ere!.

- Bañan euskaldunak, euskaldun dituzu! Ta Gartzi-Ximeno'k ez du onik izango, bere aginpide au Teodosio'ren eskuetan uzten ez duan artean!.

AMAIA - Nun dago bera?.

GOTZAI JAUNA - Nerekin zetorren! (Ranimiro'ri).

- Beste iñori baño leen, zuri agertu nai zizun erregearen agiria!.

- Baña nik ez dakit, zer gertatzen dan, gaur, Iruña'n!.

- Begi onez ikusten ez duan norbaitek, ikusi du sobrare, ta euskaldunen aurka jaiki zaigu erri osoa!.

RANIMIRO - Ez ote da au ere, gure etsaien asmakizunen bat?.